AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxoan epaituko dituzte atzo Lapurdin atxilotutako lau lagunak

Goizean atxilotu zituzten Baionan, Angelun eta Kanbon, Bouygues Immobilier promotorearen egoitzan egindako ekintza bat zela-eta. Arratsaldean utzi zituzten aske.

Atzo goizean, Frantziako Poliziak lau pertsona atxilotu zituen Itsasun (Lapurdi), Kanbon (Lapurdi) eta Baionan (Lapurdi). Iaz Bouygues Immobilier promotorearen aurka egindako ekintza bati lotuta atxilotu zituzten: promotore horrek Marieniako laborantza-lurretan etxebizitzak eraikitzeko daukan proiektuaren kontra protesta egiteko, Angelun (Lapurdi) daukan egoitza zikindu zuten hainbat lagunek, eta lurrez bete zuten proiektuaren maketa.

Baionako polizia-etxera eraman zituzten lau atxilotuak, eta hainbat eta hainbat pertsona bildu ziren kanpoaldean, atxiloketen aurka protesta egiteko eta lau kideak aske gera zitezela exijitzeko. Ia 15:00etan askatu zituzten, eta zehaztuta dago noiz epaituko dituzten Angeluko protesta-ekintza horren harira: hurrengo martxoan.

Azaroaren 25ean, 25 herritan egingo ditu mobilizazioak Itaiak
Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraikitzera deituko dute Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean.