AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxoaren 24an Hego Euskal Herriko lau hiribuetan egingo ditu manifestazioak IAk

'Hezkuntza erreformak gelditu!' lelopean, ikasleak grebara deitu ditu IAk martxoaren 24rako. Orain iragarri dutenez, lau manifestazio egingo dituzte egun horretan: Bilbon Eliptika plazatik, Donostian Ibaetako campuseko Aulariopetik, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazatik, eta Iruñean Antoniuttitik.

Ikasle Abertzaleakek otsail hasieran deitu zituen grebara Hego Euskal Herriko ikasleak, martxoaren 24rako; Bilboko (Bizkaia) Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean bilduta egin zuten deialdia IAko hainbat kidek. Hezkuntza erreformak gelditu aldarriarekin, egun martxan diren hezkuntza legeen aurka mobilizatzeko eta antolatzeko beharra azpimarratu zuten.

Greba egunean lau manifestazio egingo dituztela adierazi dute orain. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira guztiak, Iruñeko (Nafarroa) Antoniutti parketik, Bilboko Eliptika plazatik, Gasteizko (Araba) Andra Mari Zuriaren plazatik, eta Donostiako (Gipuzkoa) Ibaetako campuseko Aulariopetik.

Greba deialdia egitean, LOMLOE, LOSU eta Lanbide Heziketako plana jarri ditu jopuntuan IAk. Bigarren Hezkuntzan sartu da indarrean LOMLOE erreforma, unibertsitateetan berandu baino lehen ezarriko dute LOSU eta Lanbide Heziketako plana, aldiz, onartu dute jada.

Hilaren 15ean epaituko dituzte Errotxapeako Gaztetxearen desalojoaren harira atxilotutako sei lagunak
Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigor eskaera egin dute auzipetutako bost kiderentzat, eta bi urtekoa seigarrenarentzat. Epaiketa izango den egunean Iruñeko epaitegien aurrean elkarretaratzera deitu dute Errotxapeako Gaztetxeak eta Errakik.