AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxoaren 30eko ikasle grebako mobilizazioen deialdiak argitaratu ditu IAk

Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira manifestazioak greba egunean. "Enpresari handien menpeko hezkuntzak miseriara kondenatzen gaituela" salatuko dute unibertsitateko, bigarren hezkuntzako nahiz lanbide heziketako ikasleek.

Ikasle Abertzaleakek deituta, hilaren 30ean joko dute grebara Hego Euskal Herriko ikasleek. Enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu. Ikasle langileok borrokara! aldarritzat hartuta, kalera aterako dira lanbide heziketako, bigarren hezkuntzako zein unibertsitateko ikasleak.

"Hezkuntza sistema enpresari handien menpe dagoen instituzio bat gehiago" dela eta "bankari eta finantzario handiek kontrolatzen" dutela salatuko dute martxoaren 30eko ikasle greban. Horrekin lotuta, "unibertsitatea gero eta gutxiagoren esku" dagoela eta "bitarteko gutxien dituzten" pertsonak "hezkuntzatik kanporatua izaten lehenak" direla nabarmendu dute IAko kideek grebara deitzean. Otsailaren hasieran egin zuten protesta deialdia, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Leioako (Bizkaia) campuseko errektoretzara, Eusko Jaurlaritzak Bilbon (Bizkaia) daukan hezkuntza delegaritzara eta Nafarroako Gobernuak Iruñean (Nafarroa) daukan hezkuntza delegaritzara bertaratuta.

IAk berriki eman du hilaren 30eko greban izango diren manifestazio orokorren berri. Tokian tokiko deialdiez gain, lau mobilizazio handi egingo dituzte egun horretan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. 11:30ean abiatuko da Gasteizko manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazatik, eta 12:00etan hasiko dira gainontzeko hiru mobilizazioak. Eliptika plazatik irtengo da Bilbokoa, Ibaetako campuseko Aulariopetik Donostiakoa, eta Antoniuttitik Iruñekoa.

EHUk langileei buruzko informazioa eman izan dio Espainiako Poliziari
Unibertsitateko segurtasun buruak gutxienez irakasle bati buruzko informazioa eman zion Espainiako Segurtasunaren Estatu idazkariari, polizia-agente baten bidez. Langile horren posizionamendu politikoari buruz galdetu zuen Estatu idazkari ohi Francisco Martinezek.