AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxoaren 8rako, Euskal Herriko 25 herritan antolatu ditu mobilizazioak Itaiak

Hemen jaso ditugu Emakumeon Antolakunde Sozialistak bihar egingo dituen mobilizazioen deialdi guztiak.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da bihar, Martxoaren 8a, eta azken urteetan egin bezala, Euskal Herriko hainbat herritan deitu du mobilizatzera Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Matxismoaren aurrean, emakume langileok borrokara! lelotzat hartuta, aurten 25 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek.

Kalera ateratzera deitu dute "ideia erreakzionarioen aurka, indarkeria matxista ukatzen duten ideologien aurka, emakumeok sexu-objektu bihurtzen gaituen industria kulturalaren aurka eta emakume langileon lan-baldintza prekarioen aurka". Eta nabarmendu dute, gainera, unea dela "jarrera erreakzionarioen eta matxisten aurkako borroka oraindik kaleetan dagoela erakusteko" eta "emakume langileok lehen lerroa hartzeko".

Hona hemen Itaiak biharko egin dituen mobilizazio-deialdi guztiak:

Lau garraiolari hil dira lan-istripuz Fiteron, bi kamioik talka eginda
Iruñerriko LASek salatu du "istripu horren atzean langile-klaseak gero eta bortizkiago jasaten dituen miseriazko lan-baldintzak daudela". Aurten, gutxienez hamahiru lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.