AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maskara akastunak erabiliz, Osakidetzan gutxienez 64 osasun-langile gaixotu direla salatu dute

Osakidetzan 2.274 langileri egin diete Covid-19a atzemateko testa, eta gutxienez 64 dira kutsatuak. Jakinarazi dute ez zirela egokiak langileek erabilitako maskarak, eta antza, horren ondorioz gaixotu dira. Nafarroako osasun-langileen esku artean ere egon dira maskara akastunak, eta gutxienez bost egunez aritu dira horiekin lanean, zuzendaritzak desegokiak zirela jakin arren.

Testa egin diete Osakidetzako 2.274 osasun-langileri, Covid-19 birusak kutsatuta zeuden edo ez jakiteko. Emaitzen arabera, 64 dira koronabirusak jota daudenak. Lakuak iragarri du, antza, desegokiak ziren maskarak erabiltzeagatik gaixotu direla langileak; izan ere, materiala akastuna zela dirudi.

Maskara sorta akastuna identifikatzeko eta kentzeko lanei ekin diete, hortaz, Osakidetzan. Adierazi dute ahal bezainbat pertsonari testa egitea dela asmoa.

Nafarroari dagokionez, FFPP2 maskara desegokien berri izan zuen erizaintza buruak. Hala ere, ez zituzten bost egun beranduagora arte kendu, eta horiekin lanean jardun zuten langileek.

Covid-19aren krisiaren lehen lerroan izan dira osasun-langileak, sarritan, beharrezko baliabiderik eta segurtasun bermerik gabe, adineko pertsonen egoitzetan salatu duten gisara. Horren adierazle dira koronabirusaren zabalpenarekin erailak izan diren osagileen kasua, Gurutzetako (Bizkaia) ospitalean gertatu zen bezala.

Sexu-erasoa egin diote Nafarroako Osasun Zerbitzuko emakume langile bati
Segurtasun zaindari batek indarrez ukituak egin zizkion emakumeari, gaixoentzat prestatutako ospitaletik kanpo dagoen zerbitzu batean.