AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mercedesek 500 langile kaleratuko ditu Gasteizen

Gasteizko lantokian behin-behineko lan-kontratua duten 500 beharginak kaleratzeko asmoa du zuzendaritzak. Gainera, adierazi du "ezinezkoa" dela hiru txandei eustea enplegu erregulazioko espediente bat indarrean sartu gabe.

Urtarriletik aurrera, Mercedesek ez dizkie lan-kontratuak berrituko Gasteizko (Araba) fabrikako behin-behineko langileei; hala adierazi dio Emilio Titos Gasteizko (Araba) fabrikako zuzendariak El Correo egunkariari. 5.000 behargin dira Arabako lantegian (zeharka 30.000 langile baino gehiagok jarduten dute soldatapean Mercedesentzat), eta 500 inguruk dute behin-behineko lan-kontratua. Antza, gaueko txandan aritzen direnei eragingo die kaleratze prozesuak.

Bestalde, balikete gainontzeko langileei enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea; izan ere, Gasteizko lantokiko zuzendaritzak dio "ezinezkoa" dela bestela hiru txandak mantentzea. Badirudi hastear direla zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko elkarrizketak, lan-hitzarmena eta baldintzak negoziatzeko.

Iñaki Bilbao preso politikoak ospitalean jarraitzen du bigarren egunez
Atzo eraman zuten erietxera Iñaki Bilbao preso politikoa, gose eta egarri greba hasi eta zazpigarren egunean. 50 egunetik gorako gose eta komunikazio greba egin zuen aurretik.