AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Metalgintzako langileek kontraeskaintza luzatu diote patronalari

Mobilizazioei eutsiko diete Bizkaiko metaleko beharginek, Enpresen Federazioari presioa egiteko. Izan ere, salatu dutenez, patronalak egindako eskaintzak langileen egoera "modu arinean" baino ez du hobetzen. Iragan asteazkenean protesta egin zuten Barakaldon, eta bortizki oldartu zitzaien Ertzaintza. Poliziaren etengabeko presioa ere salatu dute langileek.

Bizkaiko metaleko langileek kontraeskaintza aurkeztu dute, iragan astean patronalak egindako eskaintzari erantzuteko. Bi aldeen arteko solasaldia abenduaren erdira arte luzatuko da beraz, eta astean hiru aldiz bilduko dira.


Hala, sindikatuek hiru puntu gehitu dizkiote mahaira ateratako proposamen berriari: malgutasuna zein behin-behineko kontratazioa alde batetik; aldi baterako enpresen bidezko kontratazioa bestetik; eta genero berdintasunerako planak, azkenik.


Oldarraldia

Herenegun, negoziaketen blokeo egoera salatzeko eta protesta egiteko, Barakaldoko (Bizkaia) BECen aurrean elkartu ziren beharginak. Haien aurka oldartu zen Ertzaintza, eta kolpeka eragotzi zien eraikinean sartzea. Bestalde, Poliziaren etengabeko presioaren berri eman dute azken egunetan langileek. Besteak beste, ertzainek egindako telefono deiak salatu dituzte.

Gasteizko campuseko garbitzaileek elkarretaratzea egin zuten atzo, ikasle mugimenduarekin batera
Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean elkartu ziren atzo Gasteizko campuseko garbitzaileak, Unibertsitateko Indar Batasunako kideak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeko militanteak, unibertsitateetako garbitzaileen sektoreko lan hitzarmenaren alde.