AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Metalurgicas Iruñak enpresa itxi eta hamar langile kaleratu ditu

Ekainean, lan hitzarmena urratu eta soldatak izoztu zituen enpresak. Langileek ez dute soldatarik jaso urritik, eta orain, martxoan, lantokiaren itxiera etorri da. Hamar langilek egiten zuten soldatapean lan Metalurgicas Iruña enpresan, eta guztiak bidali dituzte kalera.

Enpresa ixtea erabaki du Iruñean (Nafarroa) kokatutako Metalurgicas Iruñak, eta horrekin batera, bertan soldatapean jarduten zuten behargin guztiak kaleratu ditu: hamar.

LAB sindikatuak azaldu duenez, iazko ekainean, lan hitzarmena urratu eta soldatak izoztu zituen enpresako zuzendaritzak. Dena den, irailean berandu jaso zuten soldata langileek, eta urritik, ez diete ezer ordaindu. Gainera, hamar lanpostuak mantenduko zituztela adierazi zuten zuzendaritzako kideek ekainean, baina lantokiaren itxierarekin bidali dituzte kalera behargin guztiak.

Azken hilabeteetan mobilizazio ugari egin dituzte Metalurgicas Iruñako langileek, tartean, lau eguneko grebaldia azaroan. Bitartean, negoziazioari uko egin dio enpresak, eta "datuak ezkutatu eta langileei mehatxu egin" diela azaldu du LABek.

Kaleratzeak Celsan

Arabako lantokietan zortzi langile kaleratu berri ditu Celsa Atlantic enpresak. Beharginek otsailean ekin zieten lanuzteei, kaleratze mehatxuei aurre egiteko.

Gaur desalojatuko dute Hondarribiko Gaztetxea
Hondarribiko Gaztetxeak jakinarazi duenez, dagoeneko kalea moztu Ertzaintzak, eta gero eta patruila gehiago ari dira Egiluz jauregi ingurura bertaratzen. Gaur goizean hustuko dute gunea, eta bertan dira gaztetxeko kideak.