AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mezularitza zerbitzuetako mezuak irakurri ahal izatea erraztu nahi du Espainiako Estatuak

Whatsapp eta bestelako zerbitzuetako enkriptatzea debekatzeko aukera atera dute mahaira Europar Batasunean, eta horretarako presioa egiten ari da Espainiako Gobernua. Estatu gehienak agertu dira elkarrizketa ustez pribatuetara sarbidea izatearen alde.

Europar Batasunean aspaldi erakutsi zuten Whatsapp eta antzeko mezularitza zerbitzuetako elkarrizketa pribatuetara sarbidea izateko nahia. Aukera hori duela zenbait urtetatik dago mahai gainean, baina badirudi errealitate bat izan daitekeela: Europako Batzordeak hogei herrialderi galdetu die ea zer iritzi duten ustez sekretupekoak diren elkarrizketak irakurtzeko aukerari buruz; eta, itxura denez, mezuetara sarbidea edukitzearen alde agertu dira gehienak.

Antza, Espainiako Gobernua da muturretik muturrerako zifratzea (E2EE) deiturikoa desagerrarazteko presio gehien egiten ari dena: argi eta garbi esan du mezularitza zerbitzuetako elkarrizketa pribatuetara sartzeko ateak ireki nahi dituela. Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak adierazi du "inperatiboa" dela "datuetara sarbidea izatea" eta horiek aztertu ahal izatea. Auzi honetan Espainiako Gobernua da ideiarik erradikalenak defendatzen ari dena; zehazki, Europan egoitza daukaten mezularitza zerbitzuei muturretik muturrerako zifratzea ezartzea debekatu nahi die, legez.

Mezuen enkriptatzea ezabatzeko Europar Batasunean erabili duten argudio nagusia da haur pornografiari aurre egin ahal izatea, defendatuta mezuen zifratze-sistemaren atzean "ezkutatzen" direla erasotzaileak. Dena den, zenbait hedabidek argitu dutenez, berez, Europar Batasunak ez du zehazki muturretik muturrerako zifratzea debekatzea proposatu; momentuz behintzat. Ikusteke dago zer neurri zehatz hartzen dituzten.

Hilabetea bukatu aurretik Zestoako Gaztetxea utz dezatela exijitu die Elizak Gazte Asanbladakoei
Gaztetxe berritik irteten ez badira, "bide judizialari eutsi eta salaketa jarriko duela" esan du Gipuzkoako gotzaitegiak. Otsailean birjabetu zuen Elizaren jabetzako eraikina Zestoako Gazte Asanbladak.