AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Migrante kubatarrei iruzur egiten dien sare bat atzeman dute

Serbiara hegazkinean mugitu ostean, Greziara autoz joan eta beste hegaldi bat hartzen zuten, Madrilera heltzeko. Dokumentazio faltsua edo lapurtutako NANak ematen zizkieten horretarako, ia 10.000 euroren truke. Sareko 36 iruzurgile atxilotu dituzte, horietatik bi Gipuzkoan eta bat Bizkaian.

Kubatik Espainiako Estatura migratu nahi duten pertsonei iruzur egiten dien sare bat atzeman dute. Espainiako Estatuan, Serbian, Ipar Mazedonian eta Grezian aritzen dira iruzurgileak, Kubako biztanleak Madrilera lekualdatzeko. Sarean parte hartzen duten 36 pertsona atxilotu dituzte, horietatik bi Gipuzkoan eta bat Bizkaian. Atxilotuetatik lau sartu dituzte espetxealdi prebentiboan.

Itxura denez, jatorri kubatarreko migranteak Kubatik Serbiara tokialdatzen dituzte lehenengo, hegazkinez. Ondoren, auto batek Greziaraino eramaten ditu. Koiote deituriko gidariek egiten dute kotxe bidezko bidaia, abiadura bizian eta modu klandestinoan: maletategian ezkutatzen dituzte migranteak. Greziatik, beste hegazkin batek mugitzen ditu Madrilera.

Ibilbide hori jarraituta, 67 pertsonari iruzur egin eta Espainiako Estatura eraman ditu sareak: 40 aldiz errepikatu du prozedura berdina, antza denez. 10.000 euro ordaindu behar izan ditu biktima bakoitzak.

Iazko urtarrilean ekin zion sareari buruzko ikerketari Epaitegi Zentralak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak bultzatuta. Alemaniako Poliziak Kubako migratzaile bat atxilotu zuen, Belgradotik Madrilerako bidean zegoela, eta lapurtutako Nortasun Agiri Nazional bat (NAN) zeramala ikusi zuen. Orduan hasi omen zuen ikerketa Espainiako Poliziak.

NAN faltsuak

Legezko bidaia-agentzia baten itxura duen web-orri bat erabiltzen dute iruzurgileek, migratu nahi duten kubatarrak erakartzeko. Biktimak Greziara iristean, dokumentazio faltsua edo beste pertsona batzuen benetako NANak banatzen dizkiete migranteei iruzurgileek, eta horiek erabilita hartzen dute Madrilerako hegazkina.

26 urte bete dira faxista batek Aitor Zabaleta erail zuenetik
Ricardo Guerrak 1998ko abenduaren 8an erail zuen Aitor Zabaleta donostiarra, Realaren eta Atleticoren arteko partidaren aurretik. Ekimen ugari izan ziren iaz, 25. urteurrenaren harira.