AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Migratu nahian ari ziren beste 51 lagun hil dira Kanarietako uretan

55 pertsona zeramatzan ontzi batek zortzi egun igaro zituen galduta, eta hil egin dira han zihoazen gehienak. Hamabost egunean, ia ehun pertsonak galdu dute bizia Kanarietako migrazio-bidean.

Ontzi pneumatiko baten bidez Kanarietara iritsi nahian ari ziren 51 lagun hil dira itsasoan iragan asteburuan. Gutxienez 55 pertsona zeramatzan ontziak, eta Marokoko hego-ekialdetik irten zen. Migratzen ari ziren pertsonek zortzi egun izugarri egin zituzten itsasoan galduta, noraezean. Hil egin dira gehienak; lau lagunek baino ez dute biziraun.

Kanarietara heltzeko migrazio-bidean beste naufragio hilgarri bat izan eta hamar egun eskasera atera da argitara azken sarraski hori. Ekainaren 20an, beste ontzi pneumatiko batean zihoazen 60 pertsona hondoratu ziren itsasoan; bi pertsona hilik topatu zituzten, eta gutxienez 35 desagertu ziren. Hamabost eguneko epean, beraz, ia ehun pertsonak galdu dute bizia, ontzi bidez, Kanarietako itsasertzera iritsi nahian.

Kaleratu du IAk aurtengo Eskola Ibiltariaren egitaraua
Uztailaren 20an hasi eta 22ra bitartean, Eskoriatzatik, Aretxabaletatik eta Aramaiotik igaroko da Eskola Ibiltaria. Hona hemen egitaraua, osorik.