AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Migratzaileen aurkako operazio bat egin zuten atzo Gipuzkoa eta Lapurdi artean

Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotzen dituzten autobusak geratzen aritu ziren jendarmeak, migratzen ari ziren pertsonen bila.

Maite Ubiria kazetaria Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen Santiago zubian izan zen atzo, eta sare sozialetan adierazi duenez, migratzen ari ziren pertsonak bilatzeko operazio bat egin zuen Frantziako Poliziak. Hendaia-Irun bidea egiten duten autobusak geratu zituzten jendarmeek, migratzaileak atzemateko.

Izan ere, Afrikatik mugitzen ari diren pertsona migratzaile askok Santiago zubia erabiltzen du Espainiako Estatutik Frantziakora igarotzeko, eta askotan, bi estatuetako poliziak han jartzen dira muga gurutzatu nahi duten pertsonak identifikatzeko.

Ubiria kazetariak azaldu duenez, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko Euskotren zerbitzuan nahiz tren geltokian ere migratzen ari ziren pertsonen bila aritu ziren poliziak.

Gazte langileak jasaten ari diren jazarpena eta kriminalizazioa salatzeko batu ziren larunbatean Elorrion
San Jose inguruan zeuden gazteen aurka oldartu eta sei lagun atxilotu zituen Ertzaintzak larunbat goizaldean. "Gazte langileok etengabe jasaten ari garen jazarpena eta kriminalizazioa" salatzeko eta atxilotuei elkartasuna adierazteko protestara deitu zuen Durangaldeko GKSk. Elorrioko Udala (EH Bildu) ere erantzule modura seinalatu zuten kontzentrazioan.