AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mikel Karrera euskal presoa gerturatu du Frantziako Gobernuak

Etxerat presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez, Lannemezango (Frantzia) espetxera gerturatu dute Mikel Karrera Sarobe euskal preso politikoa. Sud Francilliengo (Frantzia) kartzelan zeukaten preso, Euskal Herritik 800 kilometrora.

Mikel Karrera (1972, Iruñea) 2010ean atxilotu zuten Baionan (Lapurdi). Bizi osoko espetxe zigorra ezarri zioten 2013an lehenengoz, eta 2015ean bigarrenez. 2015eko epaiketan, Jean-Serge Nerin polizia frantsesaren hilketa leporatu zioten.

Ipar Euskal Herriko delegazioak eta Frantziako Justizia ministerioak elkarrizketak berrabiarazi zituztela jakinarazi eta astebetera gerturatu dute Karrera.


Hiru langile erailak izan dira eta beste bat zauritua
Gaurkoan bi langile erail dituzte soldatapean, Barazarren eta Loiun izandako istripu banatan. Hirugarren langile bat ere zauritu da Barazargo istripuan. Bestetik, CAF enpresako langile ohi bat amiantoaren eraginez hil da Irunen, eguneko hirugarrena. Guztira bost behargin izan dira erailak aste honetan, eta aurten, gutxienez 21 langile hil dituzte dagoeneko Hego Euskal Herrian.