AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Milaka faxista bildu dira Budapesten Ohorearen Eguna ospatzeko

Europa osoko talde neonaziek parte hartu zuten joan den larunbateko ekitaldian, Ardatzaren parte ziren indarrek 1945ean Armada Gorriaren aurrean egindako saiakera militarra gogoratzeko.

Milaka faxista bildu ziren Budapesten (Hungaria) aurreko larunbatean, otsailaren 8an, Ohorearen Egunaren urteroko ospakizunean parte hartzeko. Faxismoa goratzeko ekitaldi horrek, Europako hainbat herrialdetako talde neonaziak biltzen dituena, 1945ean Budapesten Alemaniako eta Hungariako indarrek Langile eta Nekazarien Armada Gorriaren setioa hausteko egindako saiakera oroitarazten du.

Nazioarteko talde antifaxista ugarik ekitaldia kritikatu dute, talde faxista horien jarduerak Europan izan duen gorakadaz ohartarazteko. Eskuin muturreko sareen topagune izaten jarraitzen du hitzorduak, data hori erabiltzen baitute loturak indartzeko, ideologia faxista zabaltzeko eta euren irudi historikoak goraipatzeko. Askatasun Zibiletarako Hungariar Batasunaren arabera, agintaritzek ezkutuko praktikak erabili dituzte biltzeko askatasuna mugatzeko beste testuinguru batzuetan, baina ez dute ospakizun faxista horretan esku hartu.

OƱatiko Stadler ere itxi egingo dute
58 langileak kaleratzeko azkentze-espediente bati ekin dio automobilgintzako enpresak.