AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Milaka langilek Bilboko kaleak hartu dituzte metalgintzako bosgarren greba egunean

Manifestazio bateratua 11:30ean abiatu da San Mames eta IMQ Zorrotzaurretik, aurreko mobilizazioetako aldarrikapenei eutsiz.

Gaur, urriak 4, Bilbon (Bizkaia) elkartu dira metalgintzako beharginak aste honetarako iragarri zuten azken manifestazioan. Soldataren eguneraketa, genero berdintasuna eta lan baldintza prekarioekin amaitzea aldarrikatu dituzte gaurkoan ere.

Bi zutabetan banatuta abiatu dira, bata San Mamesetik eta bestea IMQ Zorrotzaurretik. Aurreikusi zuten bezala, bi blokeek Bihotz Sakratuan egin dute bat. Bertatik hiriko erdigunerantz jarraitu du martxak. Hala ere, Ertzaintzaren hainbat unitatez inguratuta ibili behar izan dira uneoro.

Aurreko aldarrikapenak berresteaz gain, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere salatu dute, FVEM patronala negoziaketetara ez bultzatzeagatik. Arratsaldean bertan astean zehar gauzatu diren ekintzen balorazioa burutzea eta hurrengo pausoak aztertzea espero dute langileek.

Blokeo ekintzak

Grebalariek goizaldean Izurtzako BI-623 errepidea moztea lortu dute ordubetez, eta handik gutxira, Elorrion hainbat kontainer-ontzi kiskali dira.

Gaur erabakiko dute ekainetik greban dauden Angeluko suhiltzaileek lan ituna onetsi ala ez
Angeluko suhiltzaileek otsailean hasi zituzten negoziaketak departamenduarekin, eta gaur erabakiko dute eskainitako akordioa nahikoa den ala ez. Hala ere, langileek adierazi dute ez dutela "presarik", eta greba urriaren amaierara arte deitua dagoela gogorarazi dute.