AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Militante bat zigortu dute, Nafarroa Beherean euskararen alde egindako margoketa batzuengatik

500 euroko isuna eta hilabeteko espetxe-zigorra jarri dizkio Baionako Auzitegiak, Donibane Garaziko eta Izpurako osasun-etxeetan egindako pintaketa batzuen harira.

Atzorako zegoen ezarrita pertsona baten kontrako epaiketa Baionan (Lapurdi), HerriBiltzak iazko irailean euskararen alde egindako margoketa batzuengatik. Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) osasun-etxeetan agertu ziren pintaketak, UNESCOren izenean.

Auzipetutako militanteari leporatu zioten, gainera, atxilotua izan zen unean uko egin izana bere burua identifikatzeari, bai eta hatz-markak eta DNA emateari ere.

"UNESCOk dio funtsezkoa dela munduko ondare kulturala babestea, eta gaur egun eraso egiten zaiola aniztasun kulturalari. Frantziako eta Espainiako estatuetako agintariek UNESCOren helburuen aurka egiten dute: euskarari eraso egitea diote, eta hura hiltzen ari dira", azaldu zuen HerriBiltzak joan den otsailean, auzi penalaren eta iazko iraileko protesta-ekintzen berri ematean.

Baionako Auzitegiak 500 euroko isun bat ezarri dio auzipetutako pertsonari, bai eta hilabeteko kartzela-zigor bat ere, gibelatzearekin. Salatu dutenez, epaimahaiaren aurrean itzultzaile batekin euskaraz hitz egitea ukatu zioten auzipetuari. Saioan parte hartzeari uko egitea erabaki zuen orduan, gelatik irtenda.

Auzitegiaren kanpoaldean bildu ziren hainbat eta hainbat lagun, 13:30erako, epaiketa salatzeko eta epaitutako pertsonari babesa emateko.

Osasungintzaren desegitea salatu eta osasun-baliabideen espropiazioa aldarrikatu du EHKSk
Protesta-ekintzak egin ditu berriki Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Osasungintzaren desegitearen eta kolapsoaren aurka, osasun-baliabide oro sozializatzeko aldarria egin du EHKSk. "Ezinbestekoa da enpresarien eta bankarien irabaziak espropiatzea eta osasun-baliabide guztiak, publikoak eta pribatuak, langileon kontrolpean jartzea", azaldu du Ander Goiatxe bozeramaileak.