AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Militarren ordainsaria igo du Espainiako Gobernuak

Hilean 200 euroko soldata-igoera onartu du Espainiako Armadako kideentzat, 400 milioi euro gehiago bideratuta.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen Espainiako Armadako kide guztiei ordainsaria igotzea, hilean 200 euro. Militarren osagarri espezifikoaren osagai orokorraren igoeran islatuko da hori. Gainera, marinelentzako ezarritako beste ordainsari gehigarri bat indartuko dute, hilean 100 eurokoa. 2024an zehar kobratu dute hori dagoeneko, eta esan nahi du sektore horretan, denera, hilean 300 euro gehiago jasoko dituztela. Moncloatik EFEri adierazi diotenez, soldata-igoerak 400 milioi euroko inbertsio gehigarria ekarriko du.

Margarita Robles buru duen Defentsa Ministerioaren asmoa da "Espainiak defentsaren eta segurtasunaren arloan nazioartean hartutako konpromisoak betetzea, Indar Armatuen lana aitortuz; bai bake-operazioetan, bai larrialdiko esku-hartzeetan". Tropen eta marinelen elkarteei, baina, ez zaie nahikoa iruditzen azken igoera. Ziurtatu dute diru-partida 1.500 milioi euro handitu beharko litzatekeela, eta ez 400 milioi euro.

Bilbon, EHUk Ertzaintzarekin antolatutako hitzaldi bat bertan behera geratzea lortu dute ikasleek
Hitzaldiaren aurretik, 'Polizia unibertsitatetik kanpora!' lelopean egin zuten protesta bat. Gaurko, beste hitzaldi bat dago deituta.