AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mobilizatzen jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek

Bi urtetik gora daramate hitzarmen kolektiboa lortu nahian, eta ia 60 egun egin dituzte greban. Beharginen lan-baldintzetan Gipuzkoako Foru Aldundiak duen ardura nabarmendu dute erabiltzaileen senideek ere.

Azken egunotan ere kalera atera dute hitzarmen kolektiboaren aldeko borroka Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek . 5.000 inguru dira denera. Gaur, astelehena, mobilizazioa egin dute Donostian ELA sindikatuak deituta, 58. greba egunean. Ostiralean, LABen deiarekin bat eginez, Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuten protesta langileek. Asteburuan ere egin dituzte mobilizazioak, besteak beste, Bergaran.

Hala, Aldundiaren ardura seinalatu dute beharginek. Izan ere, beren lan-baldintzak bermatzeko baino, enpresa pribatuen interesen alde jokatzen ari dela salatu dute, eta langileek patronalarekin egindako aurreakordioa boikoteatzea egotzi diote. Egoitzetako erabiltzaileen senideek ere salatu zuten ostiralean Aldundiaren jarrera. Gaur gaurkoz, berean jarraitzen dute Gipuzkoako Diputazioak zein patronalak.

Bestalde, ELAk maiatzaren 10era arte luzatu du lanuzte deialdia.


Gaztetxeen loraldira batu dira Galdakaon ere
Galdakaoko gazte mugimenduko kideek gaztetxe berria jarri zuten martxan pasa den larunbatean. Besteak beste, "elkartasunean oinarritutako harremanak eraikitzeko", "langile klaseko sektore ezberdinen elkargune izateko" eta "bizitza politikoa sortzeko" asmoa agertu dute, gaztetxearen bidez. Espazioa egokitzeko auzolanean ari dira dagoeneko.