AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mobilizazioak deitu dituzte Etxarri Gaztetxearen huste aginduaren aurka

Indarrean da Bilboko Etxarri Gaztetxea husteko agindua, eta data zehatzaren berri ere eman dute jada: urriaren 23a. Gaztetxeko kideek desalojoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute urriaren 22rako, osteguna. 20:00etan izango da protesta, Errekaldeko plazan.

Urriaren hasieran eman zuten jakitera huste arriskuan dagoela Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri Gaztetxea. Izan ere, Gaztetxearen aurkako auzibide baten harira, eraikina husteko agindua emana du epaileak, Gaztetxeko kideekin "aurretik inolako kontakturik izan gabe".

Gaztetxeko kideek aurreko astean sare sozialetan adierazi zutenez, urriaren 23rako dago finkatuta eraikina husteko data. Horren aurrean, desalojoa salatzeko elkarretaratzera deitu dute urriaren 22rako, osteguna. 20:00etan izango da, Errekaldeko plazan.

Bestalde, aurrera jarraitzen dute duela egun batzuk martxan jarritako elkartasun kanpainarekin, Indarrak batu, Etxarri Gaztetxea defendatu lemapean. Hala, Euskal Herriko hainbat talde eta eragile ari dira elkartasun argazkiak helarazten eta Etxarri defendatzeko deia egiten.

Zamudioko lantegian 121 langile kaleratuko ditu ITP Aerok, modu mailakatuan
Sindikatuekin negoziaketak amaitu ostean, ITP Aero enpresaren zuzendaritzak 121 langile kaleratuko ditu Zamudioko (Bizkaia) lantegitik. Tartean, 58 urtetik gorako 42 pertsona aurretiko erretiroa hartzera behartu ditu. Horrez gain, hamalau hilabeteko lan erregulaziorako txosten bat ezarriko diete lanean jarraituko duten beharginei.