AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mobilizazioak hasi dituzte berriz pentsiodunek, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Pentsioari lotutako arazoak ez direla "hauteskundeekin desagertu" salatu dute, eta azken urteetan astero-astero egindako mobilizazioei ekin diete berriz. Hego Euskal Herriko pentsiodunen %30ek dituzte hilean 800 eurora ere iristen ez diren pentsioak.

Hego Euskal Herriko pentsiodunek 2018. urteko urtarrilean jo zuten kalera, pentsio duinak aldarrikatzeko. Ordutik, astez aste jarraitu dute mobilizazioak egiten, eta, udako etenaren ostean, ikasturte honetako protestei ekin diete jada. Orain arte modu nekaezinean egin duten bezala, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak exijitu dituzte astelehen honetan.

Bilbon (Bizkaia), esaterako, manifestazio jendetsu bat egin dute, eta adierazi dute pentsioari lotutako arazoak ez direla "hauteskundeekin desagertu". "Hauteskundeak egon dira, baina pertsona pentsiodunen arazoak ez dira desagertu", jakinarazi dute.

Bestalde, bizitzaren garestitzeak egunerokoan duen eraginari egin diote azpimarra: "Bizitzako kostuek izan duten gorakadak izugarri okertu ditu bizi-baldintzak [...]. Gero eta zailagoa da elikadura osasuntsu bat izatea, botikak erostea eta mugikortasun zein tenperatura egokiak bermatzea, baita menpekotasunerako zerbitzu soziosanitarioak lortzea ere".

Aurreko ikasturtean azaldu zuten Hego Euskal Herriko pentsiodunen %30ek (199.800 pertsona) dituztela hilean 800 eurora ere heltzen ez diren pentsioak. Une honetan, gutxieneko pentsioa 743 euroan dago ezarrita.

Antolatzeagatik, langile bat kaleratu dute Artabiako Arneactive enpresan
"Klase antolakuntzaren bitartez lankideen egoera hobetu nahi zuen langile bat zigortu du" Arneactivek, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Mobilizazio bat izango da ostiral honetan.