AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mobilizazioekin jarraitzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek

Aldundiak Eulen enpresa dauka azpikontratatuta eraikinetako garbiketa-zerbitzuan, eta KPIaren araberako soldata-igoerak eskatzen dituzte langileek. Iazko maiatzetik daude martxan negoziaketak, baina Eulenek ez du "alor ekonomikoari" lotutako exijentziarik onartzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek otsailaren 22etik 25era egin zuten greba, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoerak eskatzeko. Izan ere, Eulen enpresa arduratzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetako garbiketa-zerbitzuaz, eta iazko maiatzetik daude irekita beharginen baldintzen inguruko negoziaketak. ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dutenez, ordea, Eulenek ez du "aurrerapenik eskaintzen arlo ekonomikoan", eta ez du onartu soldata-igoerarik.

"Eulenek azpimarratu du ez duela KPIari lotutako planteamendu ekonomikorik egingo, eta horrek erosteko ahalmenaren galera larria dakarkie langileei", azaldu du ELAk. Gipuzkoako Foru Aldundiari ere eskatu diote "bere erantzukizuna onartzeko", bera delako "zerbitzuaren azken arduraduna". Mobilizazioekin jarraituko dute garbiketako langileek.

Ikasleak hezkuntza erreformen aurka aterako dira kalera bihar
IAk deituta, bihar Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzte mobilizazioak ikasleek. "Ezartzen ari diren erreformei aurre egiteko eta hezkuntza sistema sozialistaren beharra mahaigaineratzeko aterako gara kalera", azaldu du IAk.