AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mozal Legearen balantze politikoa egin du EHKSk

Hurrengo astetik aurrera egongo da eskuragarri txostena Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Atzo bete zen hamarkada bat Espainiako Estatuan Mozal Legea indarrean sartu zutenetik; Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa, alegia. Azken hamar urteetan, 1.300 milioi euro inguruko 2 milioi isun baino gehiago ezarri dituzte Mozal Legeari esker.

Urteurrenaren harira, "langileon eskubide politikoetan murrizketa handiak eragin zituen lege honen balantze politiko bat" egin du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS). Datorren astetik aurrera, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eskuratu ahal izango da txostena: Bilboko (Bizkaia) Zirika Herri Gunean, Donostiako (Gipuzkoa) Kaxildan, Gasteizko (Araba) Eva Forest Liburutopian eta Iruñeko (Nafarroa) Katakraken.

Gutxienez lau eraso matxistaren berri eman zuten Gasteizen aurreko asteburuan
Ostegunetik igandera bitartean atxilotu zituzten lau erasotzaileak.