AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mozal Legearen erreformaren aurka mobilizatzera deitu du Ertzaintzako ERNE sindikatuak

ERNEk dio "gero eta handiagoa" dela "herritarren desobedientzia", eta neurri berri posibleak "babesik gabe" utziko dituela polizia-indarrak.

Espainiako Diputatuen Kongresuan mahai gainean dago Mozal Legea delakoa atzera botatzeko aukera. Polizia-indarren sindikatuek mobilizaziora joko dute aurki, Mozal Legearen erreformaren aurka protesta egiteko. Besteak beste, Ertzaintzako sindikatu nagusiak, ERNEk, deitu du protestara.

"Lege berriak are eta babesgabeago utzi nahi gaitu herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean", esan du aste honetan ERNEk: "Desordena publikoak esponentzialki areagotu dira [...]".

"Gizarte moderno batek gainetik kendu behar ditu iraganeko konplexuak, eta polizia guztiei eman gure lana egiteko behar diren ahalmen guztiak", gaineratu du Ertzaintzako sindikatuak.

Espainiako Gobernuak pentsioak murriztuko ditu, Europako funtsen ordainetan
Espainiako Estatuko pentsiodun gehienei zuzenean eragingo die neurriak etorkizunean, PSOE eta Unidas Podemosen exekutiboak Europar Batasunarekin sinatutako akordioaren ondorioz. Besteak beste, pentsioaren zenbatekoaren kalkulua 35 urtera igotzea eta kotizazioak areagotu behar izatea ekar dezake. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, bien bitartean, kaleak hartu ditu larunbat honetan.