AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mugimendu Sozialistako kide bat espetxeratuko dute, 2018ko sententzia baten harira

Itziarren zela atxilotu du Ertzaintzak, eta epailearen aurretik igaro gabe kartzelaratuko dute. Iturri polizialen arabera, 2018tik etenda zegoen zigor bat betearaziko diote.

Bart Mugimendu Sozialistako kide bat atxilotu du Ertzaintzak Itziarren (Gipuzkoa), eta Eibarko (Gipuzkoa) polizia-etxera eraman du. Ertzainen esanetan, Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratuko dute, auzi zahar bat dela-eta. PCR proba bat egin behar omen diote, gainera; astelehenera arte ez dituzte proba gehiago egingo, ordea, eta hortaz, ordura arte izango dute bakartuta.

Lapurtarra da atzeman duten gaztea. Sei hilabeteko kartzela-zigor bat ezarri zioten 2018an, bere jardun politikoari lotuta. Bere aurkako sententzia, baina, etenda egon da orain arte; antza, orain bete beharko du zigorra.

Espetxeratua izan den Mugimendu Sozialistako kidearen absoluzioa eskatuko dute bihar Euskal Herriko hainbat herritan
Urruñarra da atxilotutako kidea, eta herri horretan gaur irten dira kalera bere absoluzioa exijitzeko. Lekuan lekuko hainbat Kontseilu Sozialistak biharko deitu dute mobilizatzera.