Hona hemen oharra, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez:
Mugimendu Sozialistaren kriminalizazioaren harira, oharra argitaratu du GKSk
'El Mundo' egunkariak Mugimendu Sozialista izan zuen hizpide aurreko asteburuan; 'La gran convocatoria de los nuevos cachorros' izenpean plazaratu zuen artikulu bat Leyre Iglesias kazetariak, Mugimendu Sozialista eta bertako hainbat kide zuzenean seinalatuz. Artikuluak sortu dituen zalaparta eta nahasmendua direla-eta, adierazpen bat kaleratu du Gazte Koordinadora Sozialistak.