AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako Erom enpresako langileek greban jarraitzen dute

Sei urte daramatzate hitzarmen kolektiboa berritu gabe, eta lan-baldintzak hobetzeko borrokan, hamar eguneko greba hasi zuten joan den ostegunean.

Erom enpresako Nafarroako langileek hamar eguneko greba hasi zuten joan den ostegunean; izan ere, sei urte baino gehiago daramate hitzarmen kolektiboa berritu gabe, eta Nafarroarako hitzarmen propio bat aldarrikatzen dute. Hori dela eta, joan den larunbatean elkarretaratzea egin zuten beharginek Iruñeko (Nafarroa) Gaztelu plazan.

Langileek salatu dutenez, hitzarmen kolektiboa ez berritzeak "lan prekaritatea handitzea" eragin du, baita langileen segurtasun-baldintzak okerragotzea ere. "Azken sei urteetan zuzendaritzak ez du plantilla egoki eta egonkor baten aldeko apusturik egin", adierazi dute ohar baten bidez.

Bestalde, enpresak Espainiako Estatu mailako hitzarmen baten alde egiten duela adierazi dute, eta horrek Nafarroako 180 langileen baldintzak okerragotzea dakarrela. Haize-parkeetako mantenu-lanetaz arduratzen dira Erom enpresako langileak.

Urriaren 8an amaituko dute greba Nafarroako langileek, eta urriaren 6an eta 7an elkarretaratzeak egingo dituzte CITE Nazioarteko Trantsizio Ekologikoaren Kongresuan.

Gaur estreinatuko dugu Gedar Telebistaren 'Burdin Hesia' programa
Hamabost egunean behin, aktualitatearen analisia egingo da 'Burdin Hesia' tertulia programan. Gaur izango da aurreneko saioa, 20:30ean.