AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako IAk manifestazioa deitu du Iruñean ostegun honetarako

EAEko hezkuntza arloan greba izan zen aurreko astean. Nafarroan ere mobilizatzeko premia dagoela adierazi zuen Ikasle Abertzaleakek, eta irailaren 15ean elkarretaratzea egiteaz gain, manifestazioa deitu dute datorren ostegunerako. 12:00etan izango da, Foruen Plazatik hasita. Hezkuntzan ematen ari diren egiturazko aldaketak ez ditzala langile klaseak ordaindu aldarrikatuko dute, baita hezkuntzaren gaineko langile kontrola ere.

Aurreko asteartean, irailak 15, 200 gazte inguru elkartu ziren Nafarroako Hezkuntza Delegaritzaren aurrean, EAEko ikasle langileei elkartasuna adierazteko eta hezkuntza arloan azaleratu den larrialdi egoeraren berri emateko. "COVID-19ak sistema kapitalistaren krisia inoiz baino argiagoa eta latzagoa izatea eragin duen honetan", hezkuntzan ere eragin zuzena izaten ari dela salatu zuten, eta egoera honetan, kaltetuenak langile familietako ikasleak direla seinalatu. Besteak beste, azpimarratu zuten "ikasketa prozesura sarbidea izateko zailtasunak", "ikasketa modalitate telematikoa ondo jarraitzeko oztopo asko" edota "eskolaz aparteko laguntza jasotzeko ezintasuna" izango dituztela.


Ikasturte akademiko berriaren bigarren astean murgildu gara, eta IAko kideek azaldu dute jada nabarmena dela "ikasketa presentziala aurrera eramateko ezarritako neurriek, ikasleon eta hezkuntza komunitateko gainontzeko langile sektoreen osasuna arriskuan jartzen dutela". Hala, adibide bezala aipatu zuten orain arte itxi behar izan dituzten ikastetxeen kopurua. Egoerari aurre egin eta borrokan jarraituko dutela adierazi dute.


MOBILIZAZIOA IRUÑEAN

Aurreko asteko deialdiaren ostean, Nafarroako Ikasle Abertzaleakek azpimarratu du "borrokarako unea" dela. Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu dinamikaren barruan, mobilizazioa deitu du datorren ostegunerako, irailak 24: 12:00etan irtengo da manifestazioa Foruen plazatik. Parte hartzeko deia egin die Nafarroako ikasle langileei, hain zuzen, bigarren hezkuntzakoei, lanbide heziketakoei eta unibertsitateetakoei. "Ofentsiba burgesari aurre egin ezean", ondorioak "larriak" izango direla ohartarazi dute.

Ikasturte berriari begira jarri da Gasteizko Etxebizitza Sindikatua
Aurreko larunbatean izan zen Gasteizko Etxebizitza Sindikatuaren aurkezpena, Gasteizko Gaztetxean. Etxebizitza problematikaren inguruan lantzen ari diren ikuspuntua plazaratu zuten sindikatuko kideek, baita sindikatuaren jardunaren inguruko azalpenak eman ere. Parte hartzeko gonbita luzatu zieten aurkezpenera bertaratu ziren 60 pertsona ingururi.