AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako kirol zentroetako langileek greba mugagabeari ekin diote

Hitzarmen berri baten alde egiten dute Nafarroako langileek, eta KPIari egokitutako soldata-igoera bat dute helburu. Nafarroako kirol zentro gehienak itxi behar izan dira grebaren ondorioz, sindikatuen arabera.

Greba mugagabea hasi zuten asteartean Nafarroako kirol zentroetako langileek. Sindikatu nagusien arabera, Nafarroa mailan zentro gehienak itxi behar izan dituzte; Iruñerrian (Nafarroa), zehazki, "ia zentro guztiak" zarratu dira jada grebaren ondorioz.

Bi elkarretaratze egin dituzte berriki grebalariek, Sedena enpresaren egoitzaren —zentroak kudeatzen ditu— zein Iruñeko Udaletxearen aurrean. Hitzarmen berri bat dute helburu, "Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera" lortze aldera.

Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Nafarroan
Gaur goizean eman dute atxiloketen berri. Aske antolakundearen arabera, joan den urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, egindako manifestazioaren harira atxilotu dituzte bi pertsonak.