AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko langile bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek

Ospitaleko kafetegi-zerbitzuan lan egiten duen emakume bati ukituak egin zizkion komunetan. Langileak erasoa salatu zuen, eta gizonezkoa atxilotu egin dute.

Gizon bat atxilotu du Foruzaingoak Iruñean (Nafarroa), duela egun batzuk Unibertsitate Ospitaleko emakume langile batek jasandako sexu-erasoa dela eta. Erasotzaileak, hain zuzen, ospitaleko komun batean ukituak egin zizkion emakumeari. Arcasa enpresarentzat ari zen soldatapean behargina, ospitaleko kafetegi-zerbitzuan.

1.000 hildako izan dira Kanarietako migrazio-ibilbidean urtea hasi zenetik
Aurreko urte osoan, gutxienez 1.109 pertsona hil ziren Kanarietara heldu nahian; gora egin du hildakoen kopuruak nahiz ibilbide horren bidez migratu duten pertsonen kopuruak. Europar Batasunak onartu gabeko 155.090 lagunek mugak gurutzatu dituzte urtea hasi zenetik, eta gero eta gehiago dira Europara mugitzeko beharra dutenak.