AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako Voxek salaketa bat jarri du, asteburuko gertakarien harira

Errotxapean eta Berriozarren jende ugarik egin zuen protesta faxistek propaganda-postuak jartzean. Poliziak babestu izanarekin aski ez, eta epaitegietara jo du Voxek.

Vox alderdi faxistak salaketa bat aurkeztu du epaitegietan, aurreko larunbatean eta igandean Iruñerrian (Nafarroa) izandako gertakariengatik. Jose Maria Gartzia Elorzek sare sozialetan eman du jarritako salaketaren berri, eta mehatxu egiten saiatu da: "Kalean bilatzen gaituztenek auzitegietan topatuko gaituzte, eta [...] mehatxatu eta iraindu gintuzten eta objektuak bota zizkiguten ETArratek erantzun irmoa izango dute auzitegietan".

Voxeko faxistek propaganda-postu bana jarri zuten Errotxapean eta Berriozarren, baina jende andanak egin zien aurre bi aldietan, diskurtso eta ideia faxistei ateak ixteko. Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak fidel babestu zituzten Voxeko kideak, eta hainbatetan kargatu zuten faxismoaren kontra protestan ari ziren pertsonen aurka: hainbat zauritu zituzten poliziek bai Errotxapean bai Berriozarren, zenbait kasutan, foam jaurtigaiekin jota.

Igandean bertan, agerraldi bat egin zuten Errotxapeko hainbat bizilagunek: beharrezkotzat jo zuten faxismoa normalizatu ez dadin lortzea, eta, horretarako, kalean mobilizatzea funtsezkoa dela nabarmendu zuten.

EAJ, lidergo garbirik gabe
Euzkadi Buru Batzarra berritzeko hauteskunde-prozesuan, lehia betean sartu dira Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban. Bozen lehen itzulian, jeltzaleen %80 abstenitu dira, eta agerian geratzen ari da alderdiaren higadura.