AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako zahar egoitzetako langileek greba egingo dute ostegunean

Joan den ostegunean egin zuten laugarren greba eguna, eta bosgarrena izango da ostegun honetakoa. Nafarroan sektoreko lehen hitzarmenaren alde patronala presionatzea da asmoa.

Ostegun honetan beste greba egun bat izango dute Nafarroako zahar egoitzetako langileek; Nafarroan sektoreko lehen hitzarmena sinatzeko negoziaketak blokeatuta daudela diote sindikatuek, eta patronala presionatzeko egingo dute greba.

Martxoaren 31n, ostegun honetan, elkarretaratzea egingo dute 13:00etan, Iruñeko (Nafarroa) Amma Oblatas zahar egoitzaren aurrean. 18:00etan manifestazioa egingo dute, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta.

Patronalaren jarrera boikoteatzailea

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek atera duten ohar bateratuan, patronalak negoziaketekiko "jarrera boikoteatzailea" duela diote. Sindikatuen arabera, 2021eko maiatzean egin zuten hitzarmena sinatzeko proposamena, baina patronalak langileen baldintzak hobetzeko proposamenak ukatzen jarraitzen duela diote.

70 zahar egoitza baino gehiago daude martxan Nafarroan, eta 4.500 langile inguruk egiten dute lan horietan.

Protestara deitu du Bilboko IAk, Errekaldeberrin batxilergoa manten dezatela eskatzeko
Ostiral honetan egingo dute elkarretaratzea Bilboko Errekalde auzoan. Errekaldeberrin batxilergo arrunta manten dezatela eskatuko dute, baita ikastetxea baliabidez horni dezatela ere, "Errekalden batxilergoa ikasteko aukera egokia" egon dadin. "Ez da kasualitatea Errekalde bezalako langile auzo batean eta segregazio ekonomikoak kolpatutako Errekaldeberri institutuan hori gertatzea, hezkuntzaren kalitate jaitsieraren eta ikastetxearen bazterketa prozesuaren testuinguruan", salatu du Bilboko IAk.