AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroan gutxienez bost emakumeren aurkako tratu txarrak atera dira argitara azkeneko egunetan

Azken egunetan lau gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan tratu txarrak leporatuta, hain zuzen, Altsasun, Orkoienen, Tudelan eta Antsoainen. Iruñean ere eman dute eraso baten berri.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, bost emakumek jasandako tratu txarrak atera dira argitara Nafarroan azkeneko egunetan. Altsasun, esaterako, emakume bat kolpatu eta etxeko terrazara atera zuen haren bikotekideak, eta Orkoienen, bi aldiz jarraian atxilotu zuten gizonezko bat haren emazteari eraso egiteagatik: abenduaren 24an eraso zuen lehenengo, eta hurrengo egunean, urratu egin zuen "kautelazko" urruntze-agindua.

Bestalde, hainbat komunikabidek abenduaren 26an azaldu zutenez, Iruñean ere bikotekidearen tratu txarrak jasan izana salatu zuen emakume batek. Emakumeak hainbat polizia-agenterekin etxebizitzatik alde egin ostean, pisuan giltzaperatu zen erasotzailea eta, handik hainbat ordura, koltxoi bati sua eman zion. Eraikin osoan hedatu zen sutea, Zangotza kalean. Gutxienez sei pertsona zauritu ziren.

Tuteran eta Antsoainen ere bi gizonezko atxilotu dituzte azken egunetan, haien bikotekideei tratu txarrak egitea egotzita.

Gaur deklaratu behar izan dute Itxaso Zalduak, Ruben Gelbentzuk eta Jon Lizarribarrek, 2002ko ekintza baten harira
Bideokonferentzia bidez egin dituzte adierazpenak, eta ukatu egin dute 2002an Leitzako ekintza batean parte hartu izana. Mikel Karrera preso politikoa ere auzipetu dute kausa horren harira. Itxaso Zaldua uztailean atxilotu zuten, eta hura ere preso dute ordutik.