AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nakba Egunean, estatu sionistaren kontra mobilizatzera deitu dute Kontseilu Sozialistek eta GKSk

Hainbat herritan egingo dituzte mobilizazioak maiatzaren 15ean, sionistak palestinarren kontra egiten ari diren sarraskia beste behin salatzeko, eta sionisten Mendebaldeko konplizeak seinalatzeko. Beste kolektibo batzuek antolatutako hainbat protestatara batzera ere deitu du Mugimendu Sozialistak.

Palestinaren askatasunaren alde, mobilizazio ugari antolatu dituzte Euskal Herrian datozen egunetarako. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) ere deitu du mobilizatzera, Israelen eta bere Mendebaldeko konplizeen aurka lelopean: lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek protestak egingo dituzte maiatzaren 15ean, Nakba Egunean.

Estatu sionista terroristaren kontra eta sionisten konplizeen kontra, hainbat eta hainbat eskualdetan antolatu dituzte mobilizazioak tokian tokiko Kontseilu Sozialistek; hala nola, Zumaian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ondarroan (Bizkaia), Irurtzunen (Nafarroa), Hondarribian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia), Garesen (Nafarroa), Galdakaon (Bizkaia), Eibarren (Gipuzkoa), Durangon (Bizkaia), Beasainen (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi), Azpeitian (Gipuzkoa) eta Arrasaten (Gipuzkoa). Kontseilu Sozialista bakoitzak bere sare sozialen bidez eman du deialdi zehatzen berri.

Hainbat herritan, bestalde, lekuko Gazte Koordinadora Sozialistak deitu du Nakba Egunean mobilizatzera, EHKSk erabilitako lelo berdina bere eginda. Aiaraldeko GKSk Laudion (Araba) egingo du protesta bat, Mendialdeko GKSk Elizondon (Nafarroa), eta Meatzaldeko GKSk Ortuellan (Bizkaia).

Beste hainbat mobilizazio deialdi

Horretaz gain, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herritan maiatzaren 14rako nahiz 15erako antolatu diren beste mobilizazio batzuetan parte hartzeko deia ere egin du EHKSk; hain zuzen ere, Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) plataformak eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak egin dituzten deialdietan.

BDZk maiatzaren 14rako deitu du protestara Iruñean (Nafarroa), eta 15erako Donostian (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba). Palestinarekin Elkartasunak, berriz, hilaren 15erako prestatu ditu mobilizazioak Altsasun (Nafarroa) eta Lizarran (Nafarroa).

Rafahra lurretik sartu dira jada indar militar sionistak
Bonbardaketak areagotu eta palestinarrei alde egin dezatela agindu ostean, Rafah osorik hartzeko operazioari ekin diote sionistek; tankeekin itxi dute mugako pasabidea. 1,5 milioi palestinar errefuxiatu daude Rafahn.