AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

NATOk gaur sinatuko du Suedia eta Finlandia kide egiteko protokoloa

Ipar Atlantikoko Kontseiluan emango diote onespena bi estatuen integrazioari, eta aldi berean negoziatuko dituzte baldintza zehatzak. Mugimendu horrek Itsaso Baltikoaren "estaldura ia osoa" ahalbidetuko dio NATOri.


Gaur sinatuko dute integrazio horren protokoloa Ipar Atlantikoko Kontseiluan; alegia, NATO osatzen duten 29 estatuak Bruselan biltzen dituen organoan. Aldi berean, integrazioari lotutako baldintza zehatzak negoziatuko dituzte, baina aurreikuspenen arabera, hainbat ordu baino ez dute iraungo elkarrizketa horiek, eta aurki itxiko dute prozedura osoa.

NATOk atzo baieztatu zuen adostasun batera heldu zirela Suedia eta Finlandia ere kide izan daitezen, eta berretsita geratu dela bi estatuek badituztela "konpromisoa eta gaitasuna" NATOren parte izateak dakartzan "betebeharrei eta konpromiso politiko, legal eta militarrei" heltzeko.

Mugimendu berri horrekin, eta Aliantza Atlantikoaren kidegoa handituta, iparraldera hedatzea lortu du NATOk. Itsaso Baltikoaren "estaldura ia osoa" lortu du, Errusia inguratzen jarraitzeko.
'Ostalaritzako esplotazioari aurre egin' kanpainarekin jarraitzen du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak
Hiru helburu nagusirekin ekin zioten kanpainari: "ostalaritzako langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatzeko", "horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortzeko" eta "auziari buruzko diskurtsoak aztertzeko". Kontraturik gabeko lanen inguruko tailerrak egingo dituzte aste honetan.