AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Negoziazio epea amaituta, Tubacexeko zuzendaritzak uko egin dio langileen proposamenari

Azken bilera egin dute langile batzordeak eta zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazio espedientea negoziatzeko, eta langileek ez dute akordiorik lortu hura luzatzeko. Ondorioz, zuzendaritzaren esku geratuko lirateke Amurrioko eta Laudioko lantegietan espedientea ezartzeko baldintzak.

Tubacexeko langile batzordeak eta zuzendaritzak atzo izan zuten aldi baterako lan-erregulazio espedientea (ERTE) luzatzeko negoziazioen azken bilera, baina akordiorik gabe amaitu da negoziazio epea. Langile batzordeak 2024ra arte enpleguari eustea eskatzen zuen, aldi baterako lan-erregulazio espedientea luzatuz, baita EAEko Justizia Auzitegiak baliogabetzat jotako 129 kaleratzeen auzian zuzendaritzak helegiterik ez jartzea ere.

Enpresak ez du halakorik onartu, eta langile batzordeak ez du ontzat jo zuzendaritzaren proposamena. Azken eskaintzan, langile guztiei %70eko murrizketa ezartzea proposatu zuen zuzendaritzak.

Akordiorik gabe, zuzendaritzaren esku legoke orain aldi baterako lan-erregulazio espedienterako baldintzak ezartzea, Laudioko eta Amurrioko (Araba) lantegietan. Espainiako Auzitegi Gorenean helegiterik ez jartzeko eskaria, gainera, "xantaiatzat" jo du zuzendaritzak. Tubacexeko langileek 210 egun daramatzate greban.

Lanera bidean zihoala hil da langile bat Azkoienen
Atzo izan zuen istripua langileak, motorrean; Alesbesen egiten zuen lan. Aurten bost behargin hil dira lanera bidean.