AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Negu honetarako larrialdi-planak ari dira prestatzen Frantziako Estatuan

Egon daitezkeen energia-larrialdiei ustez aurre egiteko neurriak ari dira pentsatzen; besteak beste, argindar mozketak, etenaldiak garraioan edota itxierak heziguneetan.

Negu honetan egon daitezkeen energia-larrialdiei eta horiei lotutako krisi-egoerei kontra egiteko planak ari dira prestatzen Frantziako Estatuan. Sare elektrikoa kudeatzen duen RTE konpainiak azaroan esan zuen argindar mozketak egon daitezkeela negu honetan, batez ere urtarriletik aurrera, dirudienez erreaktore nuklearrek "behin-behineko arazoak" dituztelako elektrizitatea ekoizteko; geldirik daude erreaktoreetako batzuk. Une honetan, beraz, Europako beste estatu batzuetatik elektrizitatea inportatzeko beharra dauka Frantziak; hala nola, Alemaniatik, Erresuma Batutik nahiz Espainiako Estatutik. Arrisku nabarmen bat dauka horrek, dena den: kontsumoa jaisten ez bada eta hotzete garaian beste estatuekiko konexioek kale egiten badute, argindar horniketa kolokan egon daiteke Frantzian.

Hala, argindarra eten behar izateko arriskuak ez dirudi batere irreala, eta horiek "modu planifikatuan" egiteko moduak ari dira pentsatzen Frantziako autoritateak; horixe eskatu die departamenduetako prefetei gobernuak berak. Energia-larrialdien aurrean erantzuteko hainbat neurri posible atera dituzte jada mahai gainera. Bi orduko argindar mozketa txandakatuak egitea izango litzateke asmoa, antza, kontsumo handieneko uneetan; 08:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Beraz, etxeetan, ikastetxeetan, trenetan nahiz metroetan etengo lukete argindarra bi orduz, txandaka.

Gobernuaren esanetan, mozketa horiek egin baino hiru egun lehenago bidaliko luke seinale gorri bat Ecowatt izeneko zerbitzuak. Argindarra zehazki zein tokitan etengo litzatekeen eta mozketak nori eragingo liokeen, dena den, aurreko egunean jakinaraziko litzateke, 17:00etan.

Protestak eta istiluak Grezian, poliziak hamasei urteko gazte bat buruan tirokatu ostean
Agente batek bi tiro eman dizkio gasolindegi batetik 20 euro ordaindu gabe ihesi zihoan Kostas Fragoulis gazteari, Tesalonikan. Baliteke Greziako autoritateak haren heriotza estaltzen aritzea.