AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Negu oso gogorra" datorrela aitortu dute Europar Batasunean

Gas eskasia dela-eta, datorren negua zaila izango dela aurreratu dute; hainbat urtez luza daitezke hornidura-arazoak, gainera. Kontingentzia Plana prestatzen ari da Espainiako Gobernua, eta gas kontsumoa arautzeko aukera barne hartu du.

Lurralde Politikako ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak, Isabel Rodriguezek, joan den ostegunean hitz egin zuen datorren neguari buruz: "negu oso gogorra dator", adierazi zuen. Batez ere, Ukrainan leher egin duen gerrarekin lotu zuen hori, Errusiaren kontrolpeko gasaren horniduran etor daitezkeen murrizketek izan dezaketen eraginari erreferentzia eginda —Errusiak Nord Stream gasbidea itxi du aste honetan bertan, hiru egunez


Rodriguezen esanetan, "Espainiak ez du Errusiako gasarekiko mendekotasun hori", baina jakinarazi du gerra "eragina izaten" ari dela, "nahiz eta Espainiak ahalegin handia egin duen inpaktua txikiagoa izan dadin". "Egin behar dugun guztia egingo dugu behar gaituen jendearen ondoan egoteko", gaineratu du bozeramaileak.

Europar Batasunean iragarpen berdinak egin dituzte neguari dagokionez. Renew Europe taldeko eurodiputatu Susana Solisek ere berriki aitortu du "negu zaila" datorrela, gas gabeziak izan ditzakeen ondorioak direla-eta. Bruselan hainbat neurri atera dituzte mahaira: plaka fotovoltaikoak ezartzeko laguntzak erraztea, gasa erosteko Europa mailako plataforma bateratu bat sortzea, edota Errusiako gasarekiko mendekotasunik ez izateko alternatibak aztertzea, esaterako, Ipar Amerikako gas likidotua.


Neurriak


Energia Aurrezteko Planaz gain, neurri gehiago iragarri ditu gobernuak, eta horri lotuta ari da Kontingentzia Plana delakoa idazten, osagarri modura. "Gasa aurrezteari" begirako hainbat neurri hartzea dauka helburu Kontingentzia Planak, baita estatua balizko "krisi energetiko baterako" prestatzea ere.


Gora egin du gasolinaren prezioak, uda hasi zenetik lehen aldiz
Batez beste, 1,594 balio du gasolina litroak Espainiako Estatuan, eta 1,682 euro diesel litroak. Azken 29 urteetako azpiko inflazio mailarik altuena izan da abuztuan.