AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska adingabe bat sexualki jazarri dute hainbat gizonek, tartean bi bizkaitarrek

Aplikazio baten bidez jazarri dute 12 urteko neska gutxienez hamahiru erasotzailek. Bestalde, Bizkaiko ikastetxe batean hainbat adingabek jasandako erasoak ikertzen ari dira.

29 urteko gizonezko bat atxilotu dute Madrilen eta beste hamahiru ikertzen ari dira, 12 urteko neska bati sexu-jazarpena egiteagatik. Ikertuen artean daude Bizkaiko bi gizon. Itxura denez, Turkiako aplikazio bat erabili dute guztiek, adin txikiko neskari mehatxu egiteko: eduki sexualeko irudiak bidaltzeko mehatxatu dute, eta hainbatek lortu dute berekin izaera sexualeko bideodeiak egitera derrigortzea, mehatxupean.

Atxilotutako gazte madrildarrak, esate baterako, neskari iruzur egin eta izaera sexualeko irudiak bidaltzera behartu zuen. Gero, irudi horiexek erabili zituen adingabeari mehatxu egiteko: gehiago bidaltzen ez bazizkion, argitaratu egingo zituela esan zion. Antza, aipatutako aplikazioaren bidez, 56 erabiltzaileren artean zabaldu zituzten neskaren irudiak.

Ikerketa Bizkaiko eskola batean

Horretaz gain, Bizkaian, asteburuan eman dute adin txikikoen kontrako eraso batzuen berri. Zehaztapenik egin ez badute ere, hainbat hedabidek jakinarazi dute ikerketa bat dagoela martxan Bizkaiko ikastetxe batean, zenbait adingabek jasandako erasoak direla-eta. Salaketa bat dago tartean.

Gaztetxearen alde eta kritika politikoa egiteko eskubidearen alde, mobilizatzera deitu dute Zarautzen
PSE-EEko bozeramaile bati lotutako gertakariak manipulatuz, Hiruputzu Gaztetxea eta bertako bi kide jopuntuan daudela azaldu dute, salaketa polizial bat tartean. Protesta bat antolatu dute Zarautzen asteazkenerako, eta hamaika Gaztetxe eta Gazte Asanblada atxikitzen ari dira.