AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska adingabe bati eraso dio gizonezko batek, Laudion partida bat ikusten ari zela

Kiroldegian eskubaloi partida bat ikusten ari zen neska, eta epaileak eraso zion: ipurdian jo zuen. Entrenatzailea ere bada erasotzailea.

Berriki jakinarazi dutenez, adin txikiko neska bati eraso dio Laudioko (Araba) Lamuza-Granja kiroldegian gizonezko batek. Eskubaloi partida batean gertatu da: norgehiagoka ikusten ari zen neska, eta epaile-lanetan ari zen gizonak eraso zion; hain zuzen ere, ipurdian jo zuen.

Eskubaloi entenatzailea ere bada erasotzailea, mutil kadeteen mailan. Antza, oraingoz, kaleratu egin dute Laudioko klubetik.

UNRWAk jakinarazi du bere jarduna hilabete honetan eten beharko duela, sustengurik jasotzen ez badu
Gosete eta errefuxiatu-olatu bete-betean ari da baliabiderik gabe geratzen palestinarrei laguntza humanitarioa ematen dien agentzia; nazioartean, gainera, gutxienez hamazazpi herrialdek utziko diote hura finantzatzeari. Urriaren 7tik hona, UNRWAko gutxienez 152 langile erail dituzte sionistek.