AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska adingabe bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.

Iazko abenduan aurkeztu zuten salaketa bat Baionako (Lapudi) Fiskaltzan, Sarako (Lapurdi) Izarra klubean pilotako begirale modura aritzen zen gizon baten aurka. Izan ere, 15 urteko neska bati eraso dio entrenatzaileak, ukituak eta eduki sexualeko irudien bidalketa tartean. Jérôme Bourrier Baionako fiskalaren esanetan, oraindik martxan da ikerketa.

Izarra klubeko zuzendaritzaren esanetan, "bertan behera utzi" dituzte "entrenatzailearen jarduerak", eta lizentzia kendu dio momentuz Frantziako Euskal Pilota Federazioak.

Espetxe sionistetan atxilotutako 160 bat mediku gazatarrek salatu dituzte torturak
Nazioarteko erakundeek kezka adierazi dute atxilotuen baldintza ankerrengatik eta horrek guztiak Gazako arreta medikoan duen eraginagatik.