AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska bati sexu-abusuak egiteagatik epaitutako gizona absolbitu dute Iruñean

2017an izan zen erasoa: hamabi urte zituen neskak, eta amaren bikotekideak egin zion eraso, etxean. Neskaren deklarazioan kontraesanak aurkitu dituztela eta nahasia dela adierazi du Nafarroako Auzitegiak.

Nafarroako Auzitegiak absolbitu egin du neska bati sexu-abusuak egin zizkion gizonezko bat. Duela hiru urte izan zen erasoa, Iruñeko (Nafarroa) etxebizitza batean. Hamabi urte zituen neskak, eta haren ama etxean ez zegoen egun batean, eraso egin zion amaren bikotekideak. 38 urte zituen orduan gizonezkoak. Neskak salatu zuenez, 2018ko uztailean, honakoa esan zion erasotzaileak: "Nik ez diot esango zure amari edaten duzula, zuk gure sekretua kontatzen ez baduzu".

Bere garaian, ahozko saioan, bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskaltzak erasotzailearentzat. Akusazio partikularrak, ordea, zortzi urtera igo zuen eskaera eta defentsak, kontrara, absoluzioa exijitu zuen.

ABSOLUZIOA

Nafarroako Auzitegiko epaileek, dena den, ez dute frogatutzat jo 2017an sexu-eraso hori gertatu zenik ez eta, hurrengo urtean, gizonezkoak erasotua mehatxatu zuenik ere. Izan ere, neskaren deklarazioak kontraesanak nahiz zati "nahasi" eta "disonanteak" dituela diote eta, hala, ez dagoela zehaztazunik gertakarien kontaketan.


Soto Del Realera urrundu dituzte Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga
Gaur goizean jakinarazi diete haien hurbilekoei Soto Del Realeko espetxera lekualdatuko dituztela biak, "senitarteko eta abokatuen bisitarik gabe". Aurreko astean atxilotu zituzten eta, gaur arte, bakartuta izan dituzte COVID-19ari lotutako protokoloengatik.