AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neurri murriztaileen indarraldia luzatuko du Nafarroako Gobernuak

Erabaki horren testua gaur igorriko zaio Nafarroako Auzitegi Nagusiari, berrets dezan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako neurriei buruz ostiralean hitz egingo du Labi batzordeak.

Badirudi gaur-gaurkoz indarrean diren neurri murriztaile guztien indarraldia luzatuko duela Nafarroako Gobernuak, otsailaren 14ra arte gutxienez. Gobernuak prest du luzapena eskatzeko akordioari buruzko testua, eta gaur igorriko dio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, onartu dezan.

Santos Indurain Osasun sailburuaren arabera, helburua da "birusaren transmisioa eta eragina geldiaraztea eta murriztea, elkarrekintzan eta mugikortasunean esku hartuta". Izatez, urtarrilaren 31ra arte egon behar zuten indarrean abendu bukaeran onartutako neurriak; gehienbat, ostalaritza- eta aisialdi-lokaletako ordutegiekin eta aforoekin lotuta daudenak. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna ere bere horretan mantenduko dute.

Labi, bihar

Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokienez, oraindik ez dago argi neurrien indarraldia luzatuko duten edo ez. Bihar arratsaldean bilduko da Labi batzordea, eta orduan aztertuko dute aukera hori, izatez, urtarrilaren 28an amaitzen baita abenduaren 28an onartutako neurri murriztaileen iraupena.

Bere autoan zela, emakume bati tiro egin dio bikotekideak Sunbillan
Emakumea lanera bidean zihoala egin zion tiro senarrak; errifle bat dauka. Atxilotu dute jada.