AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neurri zorrotzagoak ezarriko dituzte Nafarroan

Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, pandemia argudiotzat hartuta ezarritako neurriak gogortuko ditu. Maskararen erabilerari eta kaleko edanari lotutako isunak handiagoak izanen dira aurrerantzean.

Jakinarazpena pasa den ostiralean egin arren, gaur onartu dute neurriak gogortzeko lege dekretua Nafarroan. Pandemiaren argudiopean, legeak zurrunduko ditu Nafarroako Gobernuak, isunak igoz, besteak beste.

Hiru mailatan sailkatu dituzte lege urraketak: arinak, larriak eta oso larriak. Azken horien kasuan, 60.001 eta 600.000 euro bitarteko isunak ezarri ahalko dituzte neurriak ez betetzea leporatuta.

Maskararen erabilpena eta kaleko edana are zainduagoak izanen dira oraindik aurrera. Maskarari doakionez, lehen 100 eurokoa bazen, orain, jantzia ez denean edo gaizki erabilia denean, 300 euroko isuna ezarri ahalko da pertsonen arteko distantzia ez bada bermatua. Kalean zurrutean ibiltzen denak, aldiz, 600 euroko isuna jaso dezake.

Uztailaren erdialdetik hona, Foruzaingoak 1.200 salaketa eman ditu "segurtasun neurriak ez errespetatzeagatik". Aipagarria da, bestalde, Nafarroako Gobernuak martxan jarritako aplikazioa, Radar Covid, biztanleen mugimenduak kontrolatzeko aukera ematen duena.

Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Zaldibarren
Asteazkenean iragan zen erasoa Zaldibarren. Gizonezko batek bikotekidea eraso zuen etxebizitza batean zirela, eta erasotzailea atxilotua izan zen gero. Gaur, erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute.