AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Novaltiako langileek mobilizazioa egin dute Bilbon, Lan Ikuskaritzari "enpresarekin konplizitatea" egotziz

590 eguneko grebaldia daramate farmazia-banaketa sektoreko beharginek. Enpresak etengabe urratu du euren grebarako eskubidea, eta salatu dutenez, "Lan Ikuskaritzak ez dio kasuari erreparatu". Ondorioz, "berehalako neurriak" exijitu dizkiote asteazken goizeko elkarretaratzean.

Novaltia enpresako langileak Bilboko (Bizkaia) Lan Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratu dira asteazken honetan. Bertan, "enpresako zuzendaritzaren konplize izatea" leporatu diote instituzioari, grebarako eskubidearen urraketa etengabeen aurrean "entzungor" egin duela salatu baitute.

Lan-baldintzak hobetuko lituzkeen hitzarmena eskuratzea da beharginen helburua, eta afera horretan 590 eguneko grebaldia daramate bizkarrean. Izan ere, Novaltiak behin eta berriz uko egin die negoziazio-eskaerei. Halaber, martxoan zehar Novaltiako kontseilu errektoreko kide diren farmazien aitzinean kontzentrazioak egiten jarraituko dute grebalariek.

Hamabost urteko kartzela zigorra ezarri diote Donostian bikotekidea bortxatu eta birritan erretzen saiatu zen gizon bati
2019an izan ziren erasoak, Donostian. Urte horretako ekainean emakumea bortxatu zuen haren bikotekideak, eta urrian, gau berdinean, bi aldiz saiatu zen hari su ematen.