AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Novaltiako langileek mobilizazioa egin zuten Bilbon ostiralean, greban urtebete bete ostean

Novaltia enpresako Bizkaiko langileek urtebete daramate greban. Beste behin, kontratazio berrietan ezartzen den soldata-eskala bikoitza ezabatzea edota soldatak igotzea aldarrikatu zuten kaleetan, eta enpresak negoziazioetan izandako blokeo jarrera salatu zuten.

Novaltia enpresako Bizkaiko beharginek iragan ostiralean, hilak 24, mobilizazioa egin zuten Bilbon (Bizkaia). 370 egun bete dituzte greban, eta aurreko manifestazioan, kontratzio berrietan ezartzen den soldata murrizketa deuseztatzea nahiz gutxieneko soldatatik gertu dauden soldatak igotzea aldarrikatzeaz gain, negoziazio prozesuan enpresak izan duen blokeo-jarrera salatu zuten. Izan ere, urte osoan zehar, negoziatzeko aukera ukatu eta greba eskubidea urratu du enpresak, besteak beste, lanpostuetan grebalariak ordezkatuz.

Horri lotuta, Lan Ikuskaritza kritikatu dute, prozesu honetan eta greba eskubidearen urraketaren aurrean izan duen jarrera pasiboa dela eta. Horren adibide da, ostiralean, manifestazioa izanik, enpresak behin-behinean hainbat langile kontratatu izanaren aurrean, Lan Ikuskaritzak erantzunik eman ez izana.

Aldi berean, negoziazioetan exijitu modura, lan-hitzarmen propio bat galdegin zuten beharginek Bizkaiko hiriburuan barrena. Izan ere, 2019. urtean, negoziazioak apurtu eta estatu mailako hitzarmena ezartzea erabaki zuen enpresak.

Barakaldon emakume bat eraso zuen gizonezko batek larunbat goizaldean
Emakume baten gainera joan eta ukituak egin zizkion gizonezko gazteak, Barakaldoko kale batean.