AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Öcalanek borroka armatua amaitzera eta desegitera deitu du PKK

PKK-ren sortzaileak armak utz ditzala eskatu dio erakunde kurduari, eta "integrazio politiko eta sozialaren" alde egin du. "Demokraziak turkiarren eta kurduen arteko elkarbizitzarako" duen garrantzia azpimarratu du.

Abdullah Öcalan Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi historikoak ohar bat argitaratu du, erakundeari eskatzeko desegin dadila eta borroka armatua bertan behera utz dezala. Dokumentuaren arabera, PKK-k, XX. mendean errepresio eta gatazka ideologikoen testuinguru batean sortu zenak, "bere ziklo historikoa agortu du" eta "integrazio politiko eta soziala" bilatu behar du. Öcalanen esanetan, "Turkian kurduen nortasuna, adierazpen askea eta antolaketa politikorako eskubideak bermatzeko bide bakarra espazio demokratikoa izatea da".

Komunikatuaren arabera, PKK-ren sorrerak eta iraunkortasunak "Turkiako bide demokratikoen itxierari" erantzun zioten, eta horrek "mugimendua erradikalizatzea" ekarri zuen. Hala ere, Öcalanek aipatzen duenez, "Errepublikaren bigarren mendeurrenak, demokraziarekin koroatzen bada bakarrik lor dezake jarraitutasun anaikor eta iraunkorra", "nazionalismoan, federalismoan edo autonomia administratiboan oinarritutako edozein irtenbide" baztertuz. Ildo horretan, "turkiarren eta kurduen arteko harremana anaitasun-esparru batean berreraikitzeko" deia egin du, "oztopo ideologikorik edo erlijiosorik ezarri gabe".

Öcalanek Turkiako egungo eztabaida politikoaren barruan kokatzen du bere deia, eta esplizituki aipatzen du "Devlet Bahçeli jaunaren deia", baita "Presidente jaunak adierazitako borondatea eta beste alderdi politikoen hurbilketa positiboak" ere. Testuinguru horretan, "erantzukizun historikoa" bere gain hartu nahi izan du, "fakzio armatu guztien erabateko armagabetzea eta PKK-ren desegitea eskatzeko, barne-kongresu baten bidez". Amaitzeko, "bizikidetzan sinesten duten eta dei hori entzuten duten gizarteko sektore guztiak" agurtu ditu.

Neska adingabe bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.