AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oholtza eta Iraultza jardunaldia izango da larunbatean Tolosan

Larunbat honetarako hainbat kultur ekimen antolatu dituzte Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak eta GKSk. Besteak beste, musikaren eta politikaren arteko harremanaz hausnartzeko mahai-inguru bat izango da goizean, eta hainbat artista arituko dira Plaza Berrian iluntzean.

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak egitarau bat prestatu dute elkarlanean datorren larunbaterako, Tolosan (Gipuzkoa), Oholtza eta Iraultza izenpean. Zenbait kultur ekimen izango dira egun osoan zehar, Tolosako hiru gunetan: Kultur Etxean, Oargi elkartean eta Plaza Berrian.

Goizean hasiko da egitaraua, musikaren eta politikaren arteko harremanaz hausnartzeko mahai-inguru batekin. Horretarako, hiru gonbidatu izango dira Kultur Etxean: Bake Faltsua taldeko Mattin Korta, Desgaraian taldeko Peru Iparragirre eta Bokaseka taldeko Odei Malec. 11:00etan hasiko da mahai-ingurua, Kultur Etxean.

Horren ostean, 14:30ean, kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean. Bazkarira bertaratzeko asmoa dutenek 688 82 11 76 telefono zenbakira idatzi behar dute. 19:00etan hasita, bestalde, Tolosaldeko hainbat artistak jardungo dute Plaza Berria girotzen. Zehazki, Bokaseka taldeko zenbait artista, TasuriTar, HBikoitza, Little Martin, Bassagain eta AGY Sound arituko dira.

Hamazazpi egun daramatza gose greban IƱaki Bilbao preso politikoak
Abenduaren 25ean ekin zion barauari Zaballan, espetxean jasandako tratu txarrak salatzeko eta hainbat aldarrikapen politiko egiteko. 38 urte daramatza preso.