AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oiartzunen, beste garraiolari bat hil da lanean ari zela

Bart zendu da 61 urteko langilea, lan-istripu "ez traumatiko" baten ondorioz. Aurten, gutxienez sei garraiolari hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela; orotara, gutxienez 25 lan-heriotza izan dira.

Beste lan-heriotza bat izan da bart Euskal Herriko errepideetan. Oiartzunen (Gipuzkoa), 61 urteko behargin bat hil da soldatapean lanean ari zela; Transportes Insausti enpresarentzat jarduten zuen, eta lan-istripu "ez-traumatiko" bat izan zuen atzo gauean.

2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez sei garraiolarik galdu dute bizia soldatapean lanean. Aurreko astean bertan, hil egin zen lanean trafiko-istripu larri bat izan zuen behargin bat, Agurainen (Araba).

Iturri sindikalen arabera, aurten, Euskal Herrian gutxienez 25 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

"Hausturan mantentzen garenok, aurreko borroka fasearen errautsetatik berpiztu eta birkokatze lanetan ari gara"
Garikoitz Etxeberria preso politikoarekin izan da GEDAR LANGILE KAZETA. Besteak beste, oraintsu egin duen gose grebaz, amnistiaren aldeko borrokaren gaurkotasunaz, dispertsioaren inguruko diskurtsoez eta errepresioaz mintzatu da Zaballako espetxetik.