AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oiartzunen ere langile bat hil zen atzo, obra batean

Ondoezik sentitu ostean zendu zen behargina. Azken egunetan, gutxienez zortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Ez dute etenik argitara ateratzen ari diren lan-heriotzek. Bi beharginek galdu zuten bizia atzokoan —Garesen (Nafarroa) izandako lan-istripu larri batean batak, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean besteak, maiatzaren 20an Ollokin (Nafarroa) izandako lan-istripu baten ondorioz Zainketa Intentsiboen Unitatean larri egon ostean—, baina ez ziren atzoko kasu bakarrak izan.

Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, Oiartzunen (Gipuzkoa) eraikuntza-lanetan jarduten zuen langile bat hil zen atzo. Dirudienez, ondoezik sentitu ondoren hil zen. Hortaz, joan den asteazkenetik hona, gutxienez zortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian. Urtea hasi zenetik, gutxienez 36 langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean ari zirela, edo beren lanpostuetara bidean.

Iaz, 400 preso lotu zituzten uhal bidez Espainiako Estatuko espetxeetan
3.600 "euste mekaniko" izan ziren kartzeletan; horietako 400 kasutan, ohe batera lotu zituzten presoak, uhalak erabilita.