AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oinarrizko materialak bilduko dituzte Donostiako Zentro Sozialistan

Datozen igandean eta astelehenean izango dira bilketak, arratsaldez. Arropa, mantak edo eskolako materiala jasoko dituzte, behar dituzten pertsonei banatzeko.

Oinarrizko hainbat material bilduko dituzte Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistan, gero, horien beharra duten pertsonei banatu ahal izateko. Donostiako Kontseilu Sozialistak eta Harrera Sareak antolatu dituzte bilketak, eta bi hitzordu jarri dituzte materiala jasotzeko: igande honetan, 16:30etik 19:30era bitartean, eta astelehenean, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Arropa (txamarrak, prakak, kirol-arropa, zapatilak eta abar) eta hotzari aurre egin ahal izateko materialak (mantak edo lo-zakuak) eramateko deia egin dute antolatzaileek, baita bestelako hainbat oinarrizko baliabide ere: gasezko suak, toallak, kanpin-dendak, esterak... Horretaz gain, eskolako materiala ere bilduko dute, hala nola motxilak, koadernoak eta boligrafoak.

Euskal Herriko beste hainbat Zentro Sozialistatan ere egin izan dituzte oinarrizko produktuen bilketak, esate baterako Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistan, Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan edo Andoaingo (Gipuzkoa) Igaran.

Langile bat zauritu da AƱezkarren
Atzo izan zuen lan-istripua beharginak: hankak harrapatu zituen, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.